Lege oharra eta Erabilera baldintzak

www.aunminuto.com web-orrialdearen bitartez zerbitzuak erabiltzeak edo produktuak kontratatzeak baldintza orokor hauek onartzea dakar berekin:

Aunminuto.com web-orrialdea Webpixela S.L. baltzuaren jabetzapean dago. Hauxe da baltzu horren helbidea: Astigarragako bidea, 2, Mamut bulego-eraikina, 2. solairua, eskuina, 4. bulegoa. Bere IFK B75054981 da eta helbide elektronikoa, info@aunminuto.com.

Hasiera batean, web-orrialdea musu-truk erabil daiteke, eta, batzuetan, hori erabiltzeko Baldintza Orokorren eta Baldintza Partikularren menpean egon daiteke. Horregatik, web-orrialdearen zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeak Baldintza horiek onartzen direla esan nahi du.

1) Webgunea erabiltzeko Baldintzak onartzea.

Webgunea erabiltzean, Erabilera Baldintzak onartu egiten dituzu. Baldintza horiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgunea. Kontratua onartzerakoan, hauxe adierazten duzu:

- Adin nagusikoa zarela eta kontratuak egiteko gaitasuna duzula.
- Webgunea erabiltzeko baldintzak irakurri eta onartzen dituzula.

Webgunea erabiltzeko Baldintza Orokorrek, http://www.aunminuto.com URLan kokatuta dagoen web-orrialdearen erabiltzaileen artean egiten diren kontratazio-prozesuetatik datorren harreman juridikoa arautzen dute. Erabiltzaileek edozein produktu erabili, kontratatu edo erosterakoan onartuko dituzte Erabilera Baldintza Orokorrak. Erabiltzaileek agiri hau inprimatu eta gorde dezakete. Aunminuto.com web-orrialdeak info@aunminuto.com helbide elektronikoa jartzen du erabiltzaileen eskura, Erabilera Baldintza Orokorrei buruz egoki deritzotena adieraz dezaten

2) Arautegi aplikagarria

Erabilera Baldintza Orokor hauek arau hauetan xedatutakoari eusten diote: Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko 1998ko apirilaren 13ko 7/1998 Legea; Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako 1984ko uztailaren 19ko 26/1984 Legea; telefonoaren edo baliabide elektronikoen bidezko kontratazioaren baldintza orokorrak arautzen dituen 1999ko abenduaren 17ko 1906/1999 Errege Dekretua; Datu Pertsonalen Babeserako 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; Txikizkako Merkataritza antolatzen duen 1996ko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea, eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

3) Erabilera Baldintzak aldatzea.

Aumminuto.com webguneak Erabilera Baldintzak aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, baldin eta zerbitzuak hobetzeko egiten baditu. Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika aldatzen badira eta zuk webgunea erabiltzen jarraitzen baduzu, Erabilera Baldintza eta Pribatutasun Politika berriak onartzen dituzula ulertuko da.

4) Hirugarrenen edukia.

Aunminuto.com ez da webgunean adierazten diren iritzien, aholkuen, adierazpenen edo edukien erantzule izango. Askotan, webgunearen bitartez eskuratzen den edukia azken erabiltzailearen edo Aunminuto.com webgunearen kontratupean ez dauden beste erabiltzaile baten iritziak eta usteak dira. Aunminuto.com webgunea ez da haren bitartez adierazten diren iritzien, aholkuen edo adierazpenen zehaztasunaren edo fidagarritasunaren erantzule izango, baldin eta Aunminuto.com-ek baimendutako pertsonek egiten ez badituzte. Aunminuto.com ez da, inolaz ere, azken erabiltzaileak webgunearen bitartez lortu duen informazioan eragindako galeren edo kalteen erantzule izango. Azken erabiltzailea arduratuko da, beraz, Aunminuto.com webgunearen bidez eskuragarri dauden informazioen, iritzien, aholkuen edo edukien zehaztasuna, zuzentasuna edo erabilgarritasuna ebaluatzeaz.

Aunminuto.com webgunean beste eduki-hornitzaile batzuek kudeatzen dituzten hirugarrenen webguneekiko estekak daude. Esteka horiek zure erosotasunerako baino ez dira ematen, eta Aunminuto.com-ek ez du horiek endosatzeko asmorik eta ez ditu horien edukia edo zehaztasuna ordezkatzen. Azken erabiltzaileak estekatutako hirugarrenen webgune horietan sartzea erabakitzen badu, bere arriskupean egingo du. Aunminuto.com webgunearekin akordio idatzi bat egiten ez baduzu edo hori egiteko berariazko baimena ematen ez baduzu behintzat, ezin izango duzu beste webgune batetik webgune honetarako estekarik eman. Aunminuto.com-ek edozein estekatan eta edonoiz bere kabuz baimena ezeztatzeko eskubidea erreserbatzen du.

5) Bestelako informazioa3>

Akordio hau eta Aunminuto.com-ek Aunminuto.com-entzat jarri dituen eragiketa-arauak alderdien arteko akordio osoa dira, akordioaren xedeari dagokionez. Edozein urratzeren edo ez-betetzeren alderdien ezein uko egite ez da lehenagoko edo geroagoko edo gutxiegizko edozein ez-betetzeren uko egite izango. Hemen agertzen diren atalen izenburuak zure erosotasunerako baino ez dira eta ez dute inolako legezko indar edo ondorerik izango. Auzitegi eskudunak akordio honen xedapenen bat baliogabetzat jotzen badu, baliogabetasun horrek ez du eraginik izango Akordio honen gainerako xedapenen aplikagarritasunean eta Akordioaren gainerako puntuek ondoreak izango dituzte. Akordio hau betez, alderdietako batek bere eskubideak egikaritzerik ez badu, horrek ez du esan nahi izango eskubide horiei edo agiri honetan ezarritako beste eskubide bati uko egiten dienik edo horiek baliogabetzen dituenik.

Erabilera baldintzakh1>

1) Zerbitzuen azalpena

Taldean erosketak egiten dituztenei deskontuak eskaintzea erabaki duten denden zerbitzu elektronikoa da Aunminuto.com. Denda elektroniko horien erakusleihoa da Aunminuto.com.

2) Izena ematea.

Webgunea erabiltzen eta deskontuei onura ateratzen hasteko, izena eman beharko duzu. Horretarako, zure helbide elektronikoa idatzi beharko duzu horretarako adieraziko zaizun tokian. Izena ematen duzunean, adierazi duzun posta-kontuan azken deskontuei buruzko buletinak eta Aunminuto.com-ek ematen duen zerbitzuari buruzko jakinarazpen garrantzitsuak jasotzeko baimena ematen duzu. Aunminuto.com ez da Erabiltzaileek/Bezeroek ematen duten informazioaren egiazkotasunaren erantzule izango. Erabiltzaileek/Bezeroek (hornitzaileak eta erosleak) bermatzen dituzte idatzitako datu pertsonalen egiazkotasuna, zehaztasuna, jadanekotasuna eta benetakotasuna eta, beraz, horien erantzule dira, edozelan ere. Informazio eta datu pertsonalak Erabiltzailea/Bezeroa identifikatzeko eta horren profila sailkatzeko bakarrik erabiliko ditu Aunminuto.com-ek, arreta hobea ematearren. Erabiltzaile-kontu bana emango da. Aunminuto.com-ek erabiltzaile-kontuak edo pasahitzak indargabetzeko eskubidea izango du, baldin eta erabiltzaileak jokabide onartezina badu edo Akordio hau betetzen ez badu.

3) Erosketa

Erabiltzaileak argitaratuta dagoen produkturen bat erosi nahi badu, horren botoian klik egin beharko du. Txartelean zordunduko zaio erosketa eta izena ematean adierazi duen helbide elektronikora bidaliko zaion bonua inprimatu ahal izango du, dendan trukatzeko.

4) Opari-txartela

Aunminuto.com-eko opari-txartelaren bidez beste pertsona bati bonua oparitzek aukera izango duzu. Horretarako, eskaintzaren ondoan agertzen den “Lagun bati oparitu” botoian klik egin beharko duzu. Lagun horren helbide elektronikoa adierazi beharko duzu. Zure txartelaren datuak ere eskatuko zaizkizu, dagokion zenbatekoa zorduntzeko.

5) Lehiaketak

Aunminuto.com-ek kudeatzen dituen lehiaketetan parte hartzeak Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea dakar berekin. Indarrean dauden lehiaketen oinarriak horretarako adieraziko den atalean egongo dira ikusgai.

6) Ordaintzeko modua eta segurtasuna

Kreditu-txartelaren bidez ordain dezakezu, segurtasun osoz. Kobrantza-eragiketa oro Banco Sabadell Guipuzkoanoko kobrantza-plataforma seguruaren bidez egiten da. Behar ez diren kobrantzak fakturatu badira, erabiltzaileak Aunminuto.com webguneari jakinaraziko dio info@aunminuto.com helbide elektronikoaren bidez, egoera konpon dezan.

7) Jabetza industriala eta intelektuala

Aunminuto.com-ek ematen dituen edukiak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei lotzen zaizkie. Aunminuto.com webgunea edo horren informazioa jasotzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira horien titular bakarrak. Produktu edo zerbitzu bat eskuratzean, Aunminuto.com-ek eskuratzaileari ez dio produktu edo zerbitzu hori aldatu, ustiatu, erreproduzitu, banatu edo jendaurrean jakinarazteko inolako eskubiderik ematen, eta Aunminuto.com-ek eskubide horiek guztiak erreserbatzen ditu. Eskubide horiek lagatzeko, horien titularrak idatzizko baimena eman beharko du aldez aurretik, bezeroak eduki horiek hirugarrenen eskura jar ez ditzan. Jabetza intelektuala, Aunminuto.com-eko edukiari ez ezik, hori programatzeko erabiltzen diren grafikoei, logotipoei, diseinuei, irudiei eta iturburu-kodeei ere dagokie. Aunminuto.com-ek iturri fidagarrietatik lortu ditu web-orrialdean dauden Informazioa eta materialak eta, informazio hori zuzena dela egiaztatzeko zentzuzko neurriak hartu baditu ere, Aunminuto.com-ek ezin du bermatu une oro informazioa zehatza, osoa eta eguneratua dela eta, beraz, ezin da fidatu. Aunminuto.com-ek berariaz ematen dio ezetza web-orrialde honetako Informazioan akatsaren edo ez-egiteren bat egoteagatiko erantzukizun orori. Aunminuto.com-ek webgunearen edukia, estekak edo horren bitartez lortutako informazioa aldatu, eten, ezeztatu edo mugatzeko ahalmena erreserbatzen du, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Webguneak ez du, inolaz ere, erabiltzaileak horren informazioa nahiz zerbitzuak behar ez bezala erabiltzeagatik ondoriozta daitekeen erantzukizunik bere gain hartuko. Aunminuto.com, horren sukurtsalak edota lantokiak, zuzendariak edota ahaldunak, enplegatuak eta, oro har, langile baimenduak ez dira, inolaz ere, ezein kalte, galera, erreklamazio edo gasturen erantzule izango, webgunearen edo horren bitartez lortu edo eskuratzen den informazioaren erabileratik edota zabalkundetik zuzenean edo zeharbidez badatoz edo birus informatikoetatik, akats operatiboetatik edo zerbitzu- edo transmisio-etenetatik edo linearen akatsetatik badatoz, konexio zuzenetik nahiz lotura edo beste bitarteko batetik, legezko ondore guztietarako ezein erabiltzailerentzat gorabehera horiek gerta daitezkeen ohartarazpena izanik. Webgune honen jabea Aunminuto.com da. Webgune honen jabetza intelektualeko eskubideak eta webgunea, orrialdeak, pantailak, informazioa, itxura eta diseinua eta webgunetik Aunminuto.com-en mendeko sozietatetik beste orrialde batzuekiko estekak ustiatu eta erreproduzitzeko eskubideak Aunminuto.com-enak baino ez dira, berariaz besterik adierazi ezean. Edozein izen, diseinu edo logotipo edota webgunean eskaini eta islatzen den edozein produktu edo zerbitzu Aunminuto.com-ek, bere mendeko sozietateek edota hirugarrenen mendekoek behar bezala erregistratu dituzten markak dira. Marka horiek titular legitimoa ez den beste batzuek behar ez bezala eta titularraren berariazko baimen nabaririk gabe erabiltzen badituzte, Espainiako edota Europako Erkidegoko Antolamendu Juridikoko legezko bide guztien bitartez salatu eta jazarri egingo dira. Hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak eta markak behar bezala azpimarratuta daude eta web-orrialde honetara sartzen direnek errespetatu egingo dituzte eta Aunminuto.com ez da erabiltzaileak hori erabiltzeko moduaren erantzule izango; erabiltzailea izango da, beraz, erabileraren erantzule bakarra. Web-orrialdearen edukiak behera kargatu edo edozein orrialde kopiatu edo inprimatu ahal izango dira, baldin eta erabiltzaileak berak erabiltzen baditu. Debekatuta dago web-orrialde honen informazioa, edukia edo ohartarazpenak erreproduzitzea, jakinaraztea, aldatzea edo kentzea, aldez aurretik Aunminuto.com-en idatziz baimentzen ez badu behintzat.

8) Erantzukizunak

Aunminuto.com-en asmoa erabiltzaileen eskura alegiazko espazio bat jartzea besterik ez da, erosleen eta denden artean zerbitzu edo produkturen baten salerosketan bitarteko izateko. Aunminuto.com ez da, beraz, produktuen edo zerbitzuen jabea. Erosleen eta denden arteko eragiketak gainbegiratzeaz arduratzen da, baina ez da ondasunen, produktuen edo zerbitzuen existentziaren, kalitatearen, kantitatearen, egoeraren edo osotasunaren erantzule zuzena. Erosle edo merkatari orok ezagutu eta onartzen du produktuen edo zerbitzuen eskaintzen erantzule bakarra dela. Erosleek ondasun, produktu edota zerbitzu bati buruzko erreklamaziorik egiten badute, erreklamazio edo akzio horiek erantzukizunetatik salbuesten dituzte Aunminuto.com, webguneko kudeatzailea, zuzendariak, langileak, ordezkariak eta ahaldunak. Aunminuto.com-ek, erabiltzaileak eta hornitzaileak onartzeko politiken arabera, zuzentasuna, zintzotasuna, erantzukizun soziala eta irmotasun morala eskatzen dizkie horiei, baita horien produktuak eta zerbitzuak kalitatezkoak izan daitezela ere. Erabiltzaileek/Bezeroek kalterik gabe utziko dituzte Aunminuto.com, webguneko zuzendariak, administratzaileak, ordezkariak eta enplegatuak, web-atariaren barruan sustatzen diren jarduerekin zerikusia duen hirugarrenen edozein erreklamazio edo auzi-eskerengatik edo Erabilera Baldintza Orokorrak eta politikak ez betetzeagatik edo edozein lege edo hirugarrenen eskubideak urratzeagatik egin daitekeen edozein erreklamazio edo auzi-eskerengatik. Erabilera Baldintza Orokorren edozein klausula osorik edo zati batean deusez edo ez-eraginkortzat hartzen bada, deuseztasunak edo eraginkortasunik ezak xedapen horretan edo horren zati deusezean edo ez-eraginkorrean bakarrik izango du eragina, eta Erabilera Baldintza Orokorren gainerako klausulek iraungo dute eta xedapen hura edo haren zati deuseza edo ez-eraginkorra ez balego bezala jokatuko da.

9) Jakinarazpenak

Alderdiek Erabilera Baldintza Orokorrei buruz egiten dituzten jakinarazpen, errekerimendu, eskaera eta berriemate oro idatziz egingo da eta beste alderdiaren helbidean edo berak adierazitako beste helbide batean alderdiak berak entregatzen dituenean edo ohiko postaz edo posta elektronikoz edo berak adierazitako beste helbide elektroniko batera bidaltzen direnean behar bezala egin direla ulertuko da.

10) Legeria aplikagarria eta jurisdizkio eskuduna

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako Legeek zuzenduko dituzte eta Lege horien arabera interpretatuko dira.